Ke jodido es encontrar un ciber en Delft!!!
Iepa!
Egon nok goiz dana Delft izeneko herri politxian bueltak emoten. Oso inpresionantia dok eta detalle sinplienetatik hasitxa eraikin inpresionatietaraino esan leike orokorrian diferentia dala.
Herritxo hau da “La joven de la perla”-n oinarritutako herrixa. Herritxo esaten juat ze baleikek 100.000 biztanle eukitzia eta ikasliak gehitxu ezkero gehixau ondiokan. Baina esan biharra jaukaat alde zaharra eta berrixa oso banatuta dauala eta azken finian ikusgarrixena alde zaharra dala.
Nago liburutegixan ze etxuat topau beste ezer hobeik. Argazkixak igoko nitxuske baina kamaran jauzkaat eta etxuat USB sarreraik ikusten hehe. Tipuai galdetu jotzaat ia zela joian honen asuntua eta tontuei bezela esplikau jostak. Itxuria danez nere ingleseko azentua eztok oso ona. Hala ta be nere alde esan biharra jaukaat ointxearte danak ulertu nabela. Asi ke etxaok gaizki be. Hemen jende danak eitxen jok inglesez, impresionantia dok. Tipo bakarra aurkitxu ginuan etzekixena edo etzozkuna ein, basurero bat Mikelen etxe kanpuan zeuana. Eta hala ta guztiz ulertu ein zoskun eta Holandeses erantzun zeban, ze eskuakin eta indikazinuak ondo emon zitxuan. Hemen bai zaharrek eta bai gaztiek bajakixek.
Juan nok informazino bulegora goizian eta dana esplikau jostak, turistikua eta gero galdetu jotzaat ia ciberrana nun jauan eta korreuak nun jaeztan. Eta korreuak pentsatzen juat ondo jarela baina liburutegixa berrixa dok eta itxuria danez mobidu ein juek oin dala gutxitxik, hortaz jentiai galdetuaz topau juat.
Elizak eta monumentuak oso guapuak ditxuk eta denbora danian begira noia xDDD. Dana kanalez jositxa jaok zentrua eta mundu dana bizikletan jabik. Tren geltokitxik pasatzian, igual exageratzeke 1000 bizikletatik gora ikusiko nitxuan (nik esango neuke 2000tik gora baitxa, baina enok horren ona kalkulatzen).
Gauzak etxuek horren karuak emoten Holandan eta jente dana oso majua da, danak laguntzen zaitxue zeoze galdetu ezkero eta oso garbi dago dana. Igual bizikletak erabiltzia ondo egun leike han be, aunke dauzkogun aldapekin guk eingo ginuzen hankak, “la nueva generacion de Indurains” xDDDD
A, Menor! Ez kejau artekalekin ze hemengo azerak die estuauak eta die igualak, eztauke koxkaik bidetik azerara xD dana da adokina, zentro guzti guzti guztia da adokinezkua. Oso politxa.
Bueno, denboria bukatu jat eta a ber gero mikelen ordenadoretik argazkixak ipini eta modifikau neikien falta jatana.
Ondo ibili eta disfrutau girua!!!!!
A ber hola jarraitzen daben aste guztian!
^^
2008Thu, 14 Feb 2008 22:23:12 +0000UTC2 Febrero 14pm at 10:23 pm
Gora Euskadi txirrindulari! Joer..kriston inbidixia jaukat Damian. Gustora iñgo najuan hortik bueltia! Haber Mikel ona etorri aurretik bisitazeko aukeria jaukaten….