Gure herriko hormak

Neguko egun hotz eta illun batian, laino gris eta fin batek zoru dana estali zeban. Txorkatillak eta belaunen arteraino nekez ikusi zeikien besteik. Hasieran danak genden nahiko txunditxuta: gasen batek ihes eingo zeban? suteren bat egon da? Sendua zan laino haura, ta umiak bertan korrika eta jolasian ziharduen denpora danian.

Baina egun pare baten buruan auto istripuak ugaritxuz zijoiazen, izan be lurreko ez marra ez seinaleik ezin zan ikusi. Zebra-bidiak ze esanik pez. Kotxien erabiltzia galarazi zan lainuak bertan jarraitxu bitxartian. Baina ikasixaz laino haura iñora etzijoiala, bizilagunak urduritxasun askokin udalai erantzunkizuna eskatzen hasi zien.

Udaletxetik brigadatxua bialdu zan. Egunerokotasunian erabiltzen zitxuen herramintxekin saiatu zien: kaliak garbitzeko kotxiakin bidia zabaldu eta ura bota zeben. Baina ura azpixan geratzen zan. Gero hostuak batzeko haizia botatzen daben makiñiakin saiatu zien, eta hasieran itxura ona zeukan arren, segitxuan bueltau zan lainua bere lekura. Hola ba, aspiradora haundi bat erosi zeban udalak, baina kentzen zeban lainuak lagatako garbitxasuna belaxe betetzen zeban laino gehixauk.

Hillabetiak igaro zien, eta euzkixak zoruik ikutzen etzebanez, hortutan etzan ezer hazten. Eta inok etzeban herriko zuhaitzetan hasitxako frutaik jateik nahi, badaezpada. Laster, asko eta asko herritxik alde eitxen hasi zan eta geratu giñenetako gehixenak maskarak erabiltzen hasi giñan. Bazeguan arrantzaliek erabiltzen ditxuen gerrirainoko praka-katiuska horrek janzten zitxuanik pe.

Herriko airian kutsadura maillian neurketak ein zien. Baina aurreko urtetatik etzan ezberdintxazunik nabari. Larritxasuna hain zan haundixa, munduko leku danetatik ikertzailliak ekarri zitxuela herrira, bertakuak be kanpuan zeren eta, soldata eta tratu duiñau baten billa juanda.

Ikertzailliek ikertu zeben, eta azkenian argixa zala kontua ebatzi zeben. Teilatuetatik gora eta zerutik behera, hor nunbaitx euzki izpixak bihar bezela sartziai laga ei zotzen, poluziñua zala ta. Argitxasun berri horrek beti gurekin egona zan zikinkerixa hori ikusteko gai eitxen gintxuan. Lainua etzan bapatian agertu, gurekin egona zan eta oiñ argi ta zikiñ ikusten giñuan.

Laster, beste herri askotan be agertuz juan zan.

Oiñ, kristalezko horma haundi-haundi-haundi batzuk dauzka gure herrixak. Fabrikak, hormatatik kanpora dare, eta etxiak berriz, barruan. Hormatatik kanpora lainua dago eta horren da laino zikiñ eta altua, euzkixa gure herrixan gainetik pasatzen danian bakarrik ikusten dogula, goizeko 11:00 aldian “Gorlarako horma”-tik urtetzen da, eta atzaldeko 16:00 aldera “Elgetarako horma”-tik sartzen da.

Batzutan, lainotara be urtetzen dogu pixkatian. Hori bai, sekula ez ahaztu maskaria etxian!

Advertisements

HoloLens

Google-ren glassen inguruan gero eta gutxiago entzuten hasi naizen honetan, microsoft-en apostu berria ikusten dut.

Ez da baina hasiera batetan gauza bera. Ez du ematen kalean erabiltzeko asmoarekin sortutako aparatua.

Ia zela hazten den kontua.